Upategia

Mainueta, 19.
01307 Villabuena de Alava - Eskuernaga Araba
Tel. 652732986

Cándido Besa S.C.

1940tik

1940 urtearen inguruan hasi zen upategi hau ezaugarritzat duen ardoa egiten, baina 1975ean hasi zuen bere komertzializazioa.
Mahats ale osoen beratze karboniko bidez egiten da ardoa. Alkohol-fermentaziotik hara betiko eran zapaltzen da mahatsa, ardoaren bihotza lortuz horrela. Era honetara lorturiko ardo honek berezko fruta zapore eta usai ezagunak ematen dizkigu, hain ezaguna den Arabar Errioxako ardo gaztea.

100 urte arteko mahastiak

Familiak 20 urtetik hasita 100 urte arteko 10Ha mahasti ditu. Mahastion barietateak “Tempranillo” % 90 eta “Viura” % 10.

Bisitaldiak

Arabar Errioxako ardoen jatorrizko egiteko eraren sekretuetaz jabetu nahi duen ororentzat daude zabalik gure upelategiko ateak. Txoko eroso bat dugu pintxoak edo mokadutxoren bat hartzen dugunaz batera gure ardoak dastatzeko.
Bisitatu nahi bagaituzu aurre-hitzordua hartzea da bide zuzena, web-orri honetan bertan duzuen harremanetarako formularioa erabiliz edo telefonoz deituz.




Cándido Besa S.C. facebook twitter

BERRIAK

Ardo ekologikoaren alde

Esti Besak ardo ekologikoaren aldeko apustu irmoaren arrazoien azalpena ematen du prentsan.
Aurrekoak ikusi

ARDOAK